Urtarrilaren 20an arbela digitala ekarri ziguten. Gogo handia geneukan erabiltzeko. Lehen gure gelan daukagun ordenagailuarekin egiten genituen gauzak, bakarrik ikusten zituen batek.

Arbelak gauza asko egiteko erabiltzen dugu. Horietako bat informazioa bilatzea da.
Adibidez, lehengo egunean “Las Meninas” koadroa atera zitzaigun eta arbelan bilatu genuen. Beste egun batean, Vangogh margolaria bilatu genuen eta bere istorioa irakurri genuen.Arbelarekin programa berri bat daukagu: Smart Notebook. Programa horrekin lan egiten dugu. Adibidez “Lesson Activity Toolkit” erabiliz ariketak sortzen ditugu. Matematikarako ere zenbait tresna ditugu: erregela, kartaboia, konpasa... eta zenbat gauza!
Nahiz eta hasiera batean arbela digitala apurtzeko beldur izan, orain denok ausartzen gara erabiltzen.
Arbela digitalarekin batera ekarri digute ordenagailu bana eta badakigu!... bueno ezin duzue imajinatu! Klasean lan asko egiten ditugu ordenagailuetan: PowerPointak, Bloga, Word Dokumentuak, Biografiak, Kontakizunak… asko ikasten ari gara eta oso pozik gaude!!!