2011-01-27

Animoto

Bideoklip errazak egiteko badago Interneten dohainik den tresna interesgarria: ANIMOTO. Guk ikasgelan erabili dugu eta asko gustatu zaigu. Animotora nahi dituzuen argazkiak edo irudiak igo ditzakezue. Gero nahi duzuen musika edo zuek grabatutakoa. Programa ingeleraz agertzen zaizue baina ikonoekin erraz ulertzen da. Azkenik, sakatzen duzue “Create video” eta berak denboraldi laburrean dena egiten du. Oso dibertigarria da eta guri asko gustatzen zaigu. Erabiltzeko, lehenengoz, korreo kontu bat sortu behar duzu. Gainera konpartitzeko aukera ere ematen dizu: Facebooken, twitterren, My Spacen..., edo emailetik bidal dezakezu. Hemen ikus dezakezue nola gelditu zaien Haizeari eta Aneri.
Egileak: David R. Haizea, Gaizka, Cristian, Claudia, Natalia eta Agustín

2011-01-24

Olentzeroren jaialdia


Olentzeroren eguna abenduaren 23a izan zen. Arrantzalez jantzita etorri ginen eskolara. Klasean birpasatu genuen txirularekin joko genuen abestia: "Zazpi jauzi".
Korridoretik ikusi genuen nola etorri zen Olentero ume txikiei opariak ekartzera. Gure gelara ez zen etorri eta pena eman zigun. 6. mailakoek ia ia apurtu zioten burua Olentzerori. 3. pistan bildu ginen eskolako ume guztiak etorri ziren gurasoekin. Ziklo bakoitzak dantza batzuk egin zituen. Oso barregarria izan zen Haur Hezkuntzako dantza: ”Lo dago gure haurtxoa”. Bukatzeko denok elkarrekin "Olentzero Rokero" dantzatu genuen. Ze ondo pasa genuen! Eta gero... txokolatada!!!!!!!!!
Egileak: Miranda, Endika, Alba, Gerard, Andrea, David M, Anne G.