2010-09-24

TALDE ELKARRERAGILEAK

Aurten euskera hobetzeko klasean talde elkarreragileak egiten ditugu. Hiru talde gara eta ordu eta erdi batean hiru ekintza ezberdin egiten ditugu: Carmen Cocarekin irakurmena, Carmen Vegarekin idazmena eta Yolirekin mintzamena.
Talde horietan gaudenean ikasten dugu:
  • Euskeraz hitz egiten
  • Parte hartzen
  • Elkarri laguntzen
  • Txanda errespetatzen
  • Lana egiten

Eta gero, klasean talde osoa gaudenean ikasi duguna praktikan jartzen dugu. Guri asko gustatzen zaigu ekintzaz eta andereñoz aldatzen dugulako, gehiago ikasten dugulako eta oso ondo pasatzen dugulako.

David, Anne eta Andrea

2010-09-08

IKASTURTE BERRIA



Gaur ikasturte berriari hasiera eman diogu, poz- pozik baina piska bat urduri. Aurten haundiagoak gara, 3. zikloan gaude, 5. mailan. Bageneukan lagunak ikusteko gogoa!


Andereño berria daukagu, Mª Carmen Vega eta ikasle berri bat ere, José Mª. Berarekin hogeitabi gara.


Gaur, aurkezpena egin ondoren, egon gara ikasgelako gauzak antolatzen: ardurak, liburuak, artxibadoreak eta material guztia. Esan digute arbela digitala eta bakoitzarentzako ordenadoreak ekarriko dizkigutela. Espero dugu aurten gauza asko ikastea, ondo pasatzea eta lagunekin harreman onak izatea. Blog honetan kontatuko dugu eskolan egingo duguna.


Natalia, Aitor, Agustín eta Gaizka