2011-03-28

Txirula jotzen


Klasean musika saioetan xirula jotzen ikasten ari gara. Hemen praktika dezakegu ikasi duguna.






Korrika

Dakizuenez, Korrika 17k euskalakariak elkartuko ditu Trebiñutik Donostiara. Pausoz pauso eta gelditu barik, milaka korrikalari euskalakarik elkarri pasatuko diote lekukoa, eskuz eskuz eta kilometroz kilometro. Guk ere gure Korrika Txiki antolatuko dugu eskolan. Abestiarekin koreografia hau asmatu dute. Anima zaitezte dantzatzen!

2011-03-21

Lesson Activity Toolkit


Guk “Lesson Activity Toolkit” programa erabiltzen dugu ariketak prestatzeko. Seigarren mailakoek eskatu digute beraiei azaltzea nola egiten dugun. Gaur, martxoaren 21ean, 09:00etan etorri dira gure klasera eta ipini gara denok nahastuta. Andrea izan da gure aurkezlaria. Lehenengoz 5. mailakoak atera gara eta aurkeztu ditugu guk egindako ekintzak eta azaldu diegu nola egin ditugun. Gero hirunaka jarri gara seigarren eta bostgarren mailakoak nahastuz eta energiari buruzko ariketa batzuk prestatu ditugu. Erabili ditugunak hauek izan dira: Adivinar la palabra, anagrama, clasificación de vórtices con imagen y texto, clasificacion por categoría y texto, coincidencia de imágenes, y de palabras clave, disposición de imágenes y de oraciones, juego de palabras, mosaicos, pares, prueba de conocimientos, revelar línea de tiempo y nota y selección de imágenes. Ordu laurden batean bukatu dugu eta seigarren mailakoak atera dira arbela digitalera ekintzak aurkeztera. Oso urduri geunden hasieran baina gero pasatu zaigu. Oso esperientzia polita izan da!




2011-03-16

Inauteriak


Aurten inauteriak ospatzeko erabaki dugu errugbi jokalari eta animatzaile mozorrotzea. Hori dela eta, informatu gara errugbia zer den: Errugbia mundu osoan zabaldutako kirola da (Ingalaterra, Irlanda, Gales eta Eskozian asko jokatzen da).
Kontaktuzko jolasa da eta oso beharrezkoa da: trebetasuna, indar fisikoa eta taktikak beharrezkoak dira.
Euskal Herrian, batez ere, Iparraldean oso kirol ezagun eta jokatua da, zaletu eta jarraitzaile ugari dituelarik. Hegoaldean berriz, askoz ere modu apalagoan jokatzen da.
Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan eta prestakuntza fisikoa eta baita psikologikoa oso beharrezkoak. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea batez ere burua eta ahoa babesteko, baina batez ere joko hau ez da arriskutsua jokalari guztiek elkarrekiko duten errespetuagatik. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: Parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean batzen dira lagun giroan eta garagardo batzuk dituztela eskuan.
Ezaguna da errugbiaren munduan esaldi eder hau: "Futbola, basatiek jokatzen duten zaldunen jokoa da; Errugbia berriz, zaldunek jokatzen duten basatien jokoa"
Plastika orduetan eta ama batzuen laguntzaz, mozorroak egin genituen eta musika saioetan koreografia polit bat entsaiatu genuen. Inauterien bezperan Txitxiburduntzi eguna ospatu genuen. Hori egiteko patioan txorizoak erre eta jan genituen. Zer gozoak zeuden!
Martxoaren 4an ondo jantzita eta makilatuta kalejirara joan ginen eta Zintururi plazara ailegatu ginenean jendez gainezka zegoen. Oso urduri eta pozik geunden. Hasi ziren dantzatzen Haur Hezkuntzakoak pirataz jantzita, gero lehenengo ziklokoak medikuz, ondoren bigarren ziklokoak zaldunez eta bukatzeko gu atera ginen dantzatzera, izugarri ondo egin genuen! Gurekin batera lagun baten izeko mozorrotu zen: gure maskota. Gelara ailegatu ginenean amankomuneko bazkaria prestatu genuen. Bukatzeko abestu eta dantzatu genuen. Oso egun polita izan zen!