2011-03-21

Lesson Activity Toolkit


Guk “Lesson Activity Toolkit” programa erabiltzen dugu ariketak prestatzeko. Seigarren mailakoek eskatu digute beraiei azaltzea nola egiten dugun. Gaur, martxoaren 21ean, 09:00etan etorri dira gure klasera eta ipini gara denok nahastuta. Andrea izan da gure aurkezlaria. Lehenengoz 5. mailakoak atera gara eta aurkeztu ditugu guk egindako ekintzak eta azaldu diegu nola egin ditugun. Gero hirunaka jarri gara seigarren eta bostgarren mailakoak nahastuz eta energiari buruzko ariketa batzuk prestatu ditugu. Erabili ditugunak hauek izan dira: Adivinar la palabra, anagrama, clasificación de vórtices con imagen y texto, clasificacion por categoría y texto, coincidencia de imágenes, y de palabras clave, disposición de imágenes y de oraciones, juego de palabras, mosaicos, pares, prueba de conocimientos, revelar línea de tiempo y nota y selección de imágenes. Ordu laurden batean bukatu dugu eta seigarren mailakoak atera dira arbela digitalera ekintzak aurkeztera. Oso urduri geunden hasieran baina gero pasatu zaigu. Oso esperientzia polita izan da!




6 comentarios:

  1. Niri oso ondo irudtu zitzaidan 6. mailakoak gure gelara etortzea LAT nola egiten den ikastera. Baina pixka bat arraroa iruditu zitzaidan gu beraiei erakustea eta ez aldrebez.
    Beti gertatzen da handiek txikiei erakustea, horregaitik, harraro zamar iruditu zitzaidan.
    Beno agur eta ondo pasa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Oso ondo iruditu zitzaidan 6.mailakoek guri laguntza eskatzea. Lagundu genien asko eta baita ere beraiek ikasi zuten. Orain beraiek LAT erabiltzen dute ekintzak egiteko. Niri neska bat tokatu zitzaidan, deitzen zen Garazi. Oso neska majua benetan, horrexegatik aipatzen dut blogean.

    ResponderEliminar
  4. Ni ados nago Anek esandakoarekin. Niri bi mutil tokatu zitzaizkidan: Danel eta Nestor. Biak oso jatorrak ziren. Hirurok oso ondo pasatu genuen tokatu zitzaigun ariketa egiten. 6.mailakoak oso pozik joan ziren eta biharamunean tarta goxo-goxoa ekarri ziguten gelara.

    ResponderEliminar
  5. Lesson Activbity Toolkit egiten ba nekien baina 6.mailakoei irakastean gehiago ikasi dut.

    ResponderEliminar
  6. Asko gustatzen zait Lesson Activity Toolkit erabiltzea. Asko ikasten dugulako. Oso dibertigarria da. Gauza asko egin dugu. Ingurun oso baliogarria da. Oso baliagarria da gaiak hobetzeko.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.