2010-12-12

Euskararen Eguna



Abenduaren 3an Euskararen Eguna zen eta hori ospatzeko Etxebarriko frontoira joan ginen ikuskizun polita ikusteko: Zirika Zirkusekoek antolatua. Hiru pailazo ziren: Bolitxe, Krispeta eta Loretxu.
Egin zituzten dantzak, akrobaziak eta  malabarismoak izan ziren gehien
gustatu  zitzaigunak.  Suarekin ere jolastu zuten. Ahoan sartzen zuen eta ez zen erretzen. Eta... harrigarriena! Sua larrosa bihurtu zen!.
Pailazoek mozorrotzen ziren eta beste lurraldeetatik etortzen ziren: Chinatik, Cubatik, Paristik, Veneziatik ...
Barandiaran ikastetxeko eko bi irakasle eta ikasle bat atera zuten haiekin parte hartzeko. Bukatzeko eskailera batera igo ziren eta konfetia bota zuten.
Antzerkia amaituz gero, beraiekin argazki bat atera genuen.
Oso polita eta dibertigarria iruditu zitzaigun!
Egileak: Miranda eta Claudia.

2010-12-03

Arantzazu


Azaroaren 17an, Arantzazura joan ginen AntzerkiForumean parte hartzeko. Ezagutu genituen Mai eta Elena, aktoreak: izugarri onak ziren, benetan. Gero antzerkia ikusi genuen, "Sararen istorioa". Bazegoen mutil bat Gika deitzen zena Joneren lagunmina zela baina Leirek, haiek baino urte bat gehiago zuena, Joneri esan zion Gika errumaniakoa zela eta orduan, Jone Gikarekin haserretu zen eta hasi zen bera baino urte bat handiagoa ziren neska-mutilekin ibiltzen, ume txikiak jotzen, Sararekin sartzen,... Gika oso triste zegoen.  Txarto bukatzen zen istorioa. Guk erabaki genuen eszena batzu aldatzea amaiera zoriontsua izateko. Ondoren tailerrak egin genituen, eta atera ziren proposamenekin hormirudiak egin genituen. Oso interesgarria iruditu zaigu! Eskolan lan horrekin jarraitzen dugu.
Egileak: Andrea eta Ane F.