2011-02-25

Arbela Digitala


Urtarrilaren 20an arbela digitala ekarri ziguten. Gogo handia geneukan erabiltzeko. Lehen gure gelan daukagun ordenagailuarekin egiten genituen gauzak, bakarrik ikusten zituen batek. 


Orain, berriz, denok batera ikus ditzakegu.
Arbelak gauza asko egiteko erabiltzen dugu. Horietako bat informazioa bilatzea da. 

Adibidez, lehengo egunean “Las Meninas” koadroa atera zitzaigun eta arbelan bilatu genuen. Beste egun batean, Vangogh margolaria bilatu genuen eta bere istorioa irakurri genuen.Arbelarekin programa berri bat daukagu: Smart Notebook. Programa horrekin lan egiten dugu. Adibidez “Lesson Activity Toolkit” erabiliz ariketak sortzen ditugu. Matematikarako ere zenbait tresna ditugu: erregela, kartaboia, konpasa... eta zenbat gauza!
Nahiz eta hasiera batean arbela digitala apurtzeko beldur izan, orain denok ausartzen gara erabiltzen.
Arbela digitalarekin batera ekarri digute ordenagailu bana eta badakigu!... bueno ezin duzue imajinatu! Klasean lan asko egiten ditugu ordenagailuetan: PowerPointak, Bloga, Word Dokumentuak, Biografiak, Kontakizunak… asko ikasten ari gara eta oso pozik gaude!!! 


2011-02-11

Juul

Urtarrilaren 14an Juul liburua irakurri genuen. Andereñoak Juul, egurrezko panpina ekarri zigun. Zein polita izan zen!

Liburu horretan kontatzen da Juuli zer gertatzen zitzaion. Gizajoari iraintzen zioten. Adibidez: Dunbo! deitzen zioten, belarri handiak zituelako. Orduan... berak zer egin zuen? Belarriak moztu zituen. Ze pena!
Irakurri ondoren tertulia dialogikoa egin genuen eta bakoitzak kontatu zuen berari gertatu zitzaion antzeko zerbait. Guri oso ondo iruditu zitzaigun Nora pertsonaia agertu zenean: oso laguntza handikoa izan zelako. Tertulian konturatu ginen batzutan besteak mintzen ditugula eta parkamena eskatzeko aukera izan genuen. Baita eskerrak ere eman genion elkarri besteok gure “Nora” izateagatik gure momentu txarretan. Komentatu genuen onartu behar garela bakoitza garen moduan izatea. Tertulia amaitu ondoren erabaki genuen bakoitzak Juuli eskutitz bat bidaltzea... Eskutitzetan ipini genuen nola sentitzen ginen eta esan genion ez zela horrela jokatu behar.
Eta azkenik, komentatuko dugu hau ikasi dugula: inori ez zaio gustatzen irainduta sentitzea, baina denok iraintzen dugula. Eta konpromezu bat hartu dugu: ez dugula inor irainduko.