2011-05-31

LEHENENGO SOROSPENAK

Maiatzaren 18an, Etxebarrira joan ginen, Udaletxeko enparantzara. Han lehenengo sorospenak egiten ikasi genuen. Horrez gainera, suhiltzaileen kamioia, anbulantzia eta poliziaren autoa ikusi genituen. Hauek erakutsi ziguten zer egiten duten larrialdi batean.
Suhiltzaileen uniformeak 14 kilo pisatzen du. Anbulantzian dauden barruko gauzak erakutsi zizkiguten eta aulki berezia eta ohatila atera zuen monitoreak. 
Poliziek utzi ziguten porra eta armadiloa, kolpeak emateko tresna, eta oso ondo pasa genuen. Monitoreak erakutsi zigun “ahotik ahora” teknika egiten.
Oso labur egin zitzaigun! Pena bat izan zen Alexia ez etortzea egun horretan ezin izan zuelako disfrutatu!.

2011-05-30

Scratch eguna 2011

Maiatzaren 21an Alhondigara joan ginen Scratch eguna ospatzera. 21 talde zeuden guztira, gehienak 6. mailakoak. Jende asko joan zen proiektuak ikustera. Bakoitzari motxila eta poltsa oparitu zizkiguten. Sartzerakoan, akreditazioak eman zizkiguten. Marta izeneko antolatzaile bat hurbildu zen gure mahaira gure proiektuak ikustera. Bloga eta wikia erakutsi genion. Berak komentario bat ipini zuen word fitxategi batean, gero guk blogean jartzeko. Jende asko hurbildu zen gure mahaira komentario bat uztera. Asko gustatu zitzaion jendeari gure "Lego wedo". Amaitzerakoan, sari-zozketa egin zuten. Lehenengoa Nahiari suertatu zitzaion, wedo kutxa berri bat. Gero, batzuk bere gurasoekin joan ziren, beste batzuk, metroz eta lanzaderaz. Ze egun ona! Esperientzia ahaztezina benetan!
Hauxek dira utzi dizkiguten komentario batzuk:
"Hola, desde Alhóndiga Bilbao, reunidos con motivo del Scratch Eguna-figuras de LEGO controladas de forma remota mediante ordenadores- os envío mi enhorabuena por vuestro wiki, me ha encantado ver recogida la biografía de Zuloaga. Seguid durante toda la vida por el bello camino de la curiosidad y el conocimiento." Marta

"Hola, soy EDU, el aita de NATALIA. Asko gustatzen zait zuen lanak.  Segi aurrera, ahal duzuela."

"Hola a todos, estoy encantado de acompañaros en este día, después de todo el trabajo que habéis tenido para llegar a hoy con cosas tan bien preparadas, ¡menudo trabajo!!!
Espero que sigáis así, ¡¡sois uno/as cracks!!!!
Abrazos fuertes para todos…." Fdo. Miki. (aita de Ane Fernández)

2011-05-26

Patxo Landak egin duen bideoa

Egun batean, Patxo Landa, Ortuella institutoko irakaslea, gure gelara etorri zen, gurekin bideo hezitzailea egin nahi zuelako. Bideo horretan azaldu nahi zuen ordenagailuak eta arbela digitala nola eta zertarako erabiltzen genuen. Baimena eskatu zigun sartzeko eta utzi genion. Oso atsegina da eta oso gustora egon gara berarekin!
Talde elkarreragileetan lan egiten ari ginenean grabatu zuen, interesatzen zitzaiolako nola egiten genuen lana taldeka, elkarri lagunduz. 
Bigarren egunean bakoitzak esaldi bat grabatu zuen. Egun batzuk pasatu eta, Patxo etorri zen Scratch Egunerako proiektuak prestatzen ari ginenean eta egindako bideoa erakutsi zigun. Izugarri polita! Lan bikaina benetan egin duena!.
Bere blogean,  Trestizas, jarri du. Guri oso polita iruditu zitzaigun, zer iruditzen zaizue zuei?


2011-05-18

Scratch

Azken bolada honetan, liatuta egon gara Scratch programarekin programatzen. Scratch umeentzako informatika aplikazio bat da. Maiatzaren 21an Scratch Eguna ospatuko da Euskadin, lehenengo aldiz, eta gure eskolako bi talde joango gara horra. Lau gauza egin behar izan ditugu: Animazioa, jolasa, posterra eta Wedo. Lehenengo taldekoek, eguraldiaren aztergaia aukeratu dugu, eta bigarren taldekoek, Martzelina oiloa aztergaia. Glogster erabili dugu gure posterrak egiteko. Glogster, Interneten dohainik dagoen programa bat da. Posterrak egiteko balio du.

2011-05-17

Biografiak

Ikasgelan oso lan polita egin dugu: Wiki batean egindako biografiak bildu ditugu. Lehenengoz andereñoak "webquest" gure Gmailera bidali zigun zer egin behar genuen gidoiarekin. Lana bikoteka egin dugu. Esteka batean klikatzen bagenuen, wikipedian Euskal Herriko pertsonai ospetsu batzuk zerrendatuta agertzen ziren. Gure pertsonaia aukeratu ondoren, bere datuak inprimatu genuen. Ideia nagusienak azpimarratu genituen. Gero, Word programa erabiliz idatzi genuen. Gure ikaskideei azaltzeko PowerPoint programarekin aurkezpena egin genuen. Gero denborazko lerroan ipini genuen Dipity programa erabiliz. Azkenik wiki batera pasatu genuen. Hemen daukazue helbidea ikusi ahal izateko.