2011-05-18

Scratch

Azken bolada honetan, liatuta egon gara Scratch programarekin programatzen. Scratch umeentzako informatika aplikazio bat da. Maiatzaren 21an Scratch Eguna ospatuko da Euskadin, lehenengo aldiz, eta gure eskolako bi talde joango gara horra. Lau gauza egin behar izan ditugu: Animazioa, jolasa, posterra eta Wedo. Lehenengo taldekoek, eguraldiaren aztergaia aukeratu dugu, eta bigarren taldekoek, Martzelina oiloa aztergaia. Glogster erabili dugu gure posterrak egiteko. Glogster, Interneten dohainik dagoen programa bat da. Posterrak egiteko balio du.

9 comentarios:

  1. Niri asko gustatu zitzaidan Scratch ideia, eta Scratch egunarena gehiago. Nik eguraldia egin dut eta asko gustatu zait egitea, nire lagunekin gainera.

    ResponderEliminar
  2. Niri asko gustatu zait Scratch egitea. Oso ondo pasatu genuen larunbatean baina oso nekatuta bukatu ginen. Azkenik zozketa egin zuten eta lehenengo izena nirea izan zen Lego kutxa bat eman zidan klaserako. Oso pozik joan ginen.

    ResponderEliminar
  3. Oso ondo pasatu dut Scratch proiektuak egiten nire lagunekin baina azkenik Scratch egunera joateko dena bukatu egin dugu: Wedo, animazioa, jolasa eta Glogsterrarekin egindako posterra.
    Scrach egunean, 5 ordu egon ginen baina merezi izan zen Wedo bat tokatu zitzaiolako Nahiari. Pena handia izan genuen aurkezleak Natalia esan zuelako baina nire abizena ez zen. Ze pena!

    ResponderEliminar
  4. Nik oso ondo pasa nuen eta gainera lagun bat egin nuen: Alex izenekoa, oso majua da. Gure proiektua kaiman bat zen Legoz egindakoa: motor batekin kaimanaren ahoa ixten eta zabaltzen da. Taldekide bati wedo bat tokatu zaio. Oso nekagarria izan zen.

    ResponderEliminar
  5. Scratch ideia asko gustatu zitzaidan niri ere. Asko ikasi dugu eta oso ondo pasa dugu. SCRATCH egunean ondo baino hobeto pasa genuen. Argazkiak ateratzen, beste lanak ikusten eta beste hainbat gauza gehiago egiten ibili ginen. Ni Txakurtxoen taldekoa nintzen, Martzelina oiloarena. Txori bat egin genuen. Ume bati asko gustatu zitzaion gure proiektua, lehenengo bere aitarekin etorri zen eta birritan egin zuen jolasa. Ondoren, bere amarekin, eta jolasa egin zuen berriro. Oso atseginak ziren bera eta bere gurasoak eta gozoki bat eman genion. Ze ondo pasa nuen!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  6. Oso ondo iruditu zait Scrath eguna. Alhondiga oso polita eta handia da. Han gure proiektua erakutsi genion publikoari.

    ResponderEliminar
  7. Ni Scratch egunera joan nintzen eta gauza oso politak zeuden. Bi talde ginen: Marrazoak eta Txakurtxoak, nirea. Guri antolatzaile bat etorri zitzaigun, Marta, eta gure bloga eta wikia ikusi zituen. Hainbat gustatu zitzaion ze iradokizun bat ipintzea nahi zuen. Gaizkak bere ordenagailua hartu eta word fitxategi bat ireki zuen. Oso ondo pasa nuen. Txarrena izan zen 8:30etan lanzadera hartu behar genuela eta 7:00etan esnatu behar izan ginela. Gure Wedo proiektua zen Martzelina oiloa bere txitatxoei hegan erakusten diena. Gure beste proiektu bat izan zen animazioa Martzelina oiloa Scratch egunean. Gure jolasa Martzelina oiloa bere txitatxoak galdu ditu. Eta azkena posterra, gurea oso ondo geratu zen.

    ResponderEliminar
  8. Niri asko gustatu zitzaidan Scratch eguna. Proiektu asko zeuden eta oso politak. Alhondiga oso handia da eta gauza asko ditu, denbora asko iraundu zen baina oso ondo pasatu genuen. Ni bazkaldu ondoren 16:30etatik 19:45arte egon nintzen lotan oso nekatuta negoengoelako.

    ResponderEliminar
  9. Oso ondo pasa dut Scratch egunean. Alhondigara joan gara projektu bat erakustera. Gurasoak ere etorri ziren gu grabatzera. Niri gehien gustatu zitzaidan projektua zen aeropuertokoa.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.