2011-05-31

LEHENENGO SOROSPENAK

Maiatzaren 18an, Etxebarrira joan ginen, Udaletxeko enparantzara. Han lehenengo sorospenak egiten ikasi genuen. Horrez gainera, suhiltzaileen kamioia, anbulantzia eta poliziaren autoa ikusi genituen. Hauek erakutsi ziguten zer egiten duten larrialdi batean.
Suhiltzaileen uniformeak 14 kilo pisatzen du. Anbulantzian dauden barruko gauzak erakutsi zizkiguten eta aulki berezia eta ohatila atera zuen monitoreak. 
Poliziek utzi ziguten porra eta armadiloa, kolpeak emateko tresna, eta oso ondo pasa genuen. Monitoreak erakutsi zigun “ahotik ahora” teknika egiten.
Oso labur egin zitzaigun! Pena bat izan zen Alexia ez etortzea egun horretan ezin izan zuelako disfrutatu!.

7 comentarios:

  1. Niri asko gustatu zitzaidan lehenengo sorospenak egitea opariak eman zizkigun eta ariketak asko egin genuen.

    ResponderEliminar
  2. Oso ondo pasatu genuen, gainera asko ikasi genuen.

    ResponderEliminar
  3. Oso ondo pasatu nuen egun horretan eta gainera oparitxo bat eman ziguten: katilu bat. Gehien gustatu zitzaidana polizia kotxean igo, anbulantzian sartzea eta suhiltzaileen kamioian igotzea izan zen.

    ResponderEliminar
  4. Oso polita izan zen horra joatea. Suhaltzaileak, polizia, gaixozainak... Oso majuak ziren. Gainera, eman zizkiguten katilua beti erabiltzen dut gosaltzeko.

    ResponderEliminar
  5. Nik oso ondo pasa nuen eta oso adi egon nintzen handia naizenean anbulantziaren medikua izan nahi dudalako.

    ResponderEliminar
  6. Asko gustatu zitzaidan, ariketa asko egin genituelako eta gehien gustatu zitzaidan ariketa ambulantzian egin genuena izan zen. Gainera, monitoreak oso majuak ziren eta oso ondo konpontzen ziren gurekin.

    ResponderEliminar
  7. Nik oso ondo pasa nuen eta txoko desberdinetan egon nintzen. Suhiltzaileengana, poliziarengana,
    eta anbulantziarengana joan ginen.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.