2011-05-30

Scratch eguna 2011

Maiatzaren 21an Alhondigara joan ginen Scratch eguna ospatzera. 21 talde zeuden guztira, gehienak 6. mailakoak. Jende asko joan zen proiektuak ikustera. Bakoitzari motxila eta poltsa oparitu zizkiguten. Sartzerakoan, akreditazioak eman zizkiguten. Marta izeneko antolatzaile bat hurbildu zen gure mahaira gure proiektuak ikustera. Bloga eta wikia erakutsi genion. Berak komentario bat ipini zuen word fitxategi batean, gero guk blogean jartzeko. Jende asko hurbildu zen gure mahaira komentario bat uztera. Asko gustatu zitzaion jendeari gure "Lego wedo". Amaitzerakoan, sari-zozketa egin zuten. Lehenengoa Nahiari suertatu zitzaion, wedo kutxa berri bat. Gero, batzuk bere gurasoekin joan ziren, beste batzuk, metroz eta lanzaderaz. Ze egun ona! Esperientzia ahaztezina benetan!
Hauxek dira utzi dizkiguten komentario batzuk:
"Hola, desde Alhóndiga Bilbao, reunidos con motivo del Scratch Eguna-figuras de LEGO controladas de forma remota mediante ordenadores- os envío mi enhorabuena por vuestro wiki, me ha encantado ver recogida la biografía de Zuloaga. Seguid durante toda la vida por el bello camino de la curiosidad y el conocimiento." Marta

"Hola, soy EDU, el aita de NATALIA. Asko gustatzen zait zuen lanak.  Segi aurrera, ahal duzuela."

"Hola a todos, estoy encantado de acompañaros en este día, después de todo el trabajo que habéis tenido para llegar a hoy con cosas tan bien preparadas, ¡menudo trabajo!!!
Espero que sigáis así, ¡¡sois uno/as cracks!!!!
Abrazos fuertes para todos…." Fdo. Miki. (aita de Ane Fernández)

5 comentarios:

  1. Asko gustatu zitzaidan Scratch eguna. Jende asko etorri zen gure proyektuak ikustera, bi kolaboratzaile ere. Komentarioak ipini zizkiguten, goian daukazuenak. Ze egun ona!

    ResponderEliminar
  2. Niri asko gustatu zitzaidan esperientzia hau bizi ahal izatea, jendea oso majua zelako.

    ResponderEliminar
  3. Ze ondo pasatu genuen, berriz joan nahi dut hurrengo urtean. Gainera, jende asko ezagutu genuen, beste taldekoak.

    ResponderEliminar
  4. Nik joan nintzenean SCRATCH egunera oso ondo pasa nuen eta lagun asko egin nituen. Gure proiektuak beste gauza iruditzen zuten hor ikusita.

    ResponderEliminar
  5. Ni ez nintzen izan taldekoa, baina ikustera joan nintzen eta oso polita iruditu zitzaidan Scratch eguna. Proiektu asko egin zuten eta oso politak.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.