2010-11-29

GURUTZE PUNTUA

Ostegunero, arratsaldero, Arte Hezkuntza egiten dugu. Andereñoak proposatu zigun gurutze puntua. Ideia asko gustatu zitzaigun. Badakizue gurutze puntua zer den?

Eskuz brodatzeko modu erraz bat da, irazkidun oihal batean, hariekin gurutzeak egiten.
Erabiltzen ditugun jostorratzak punta gabeak dira, hariak moulineak eta oihala panama. Aukeratu dugun motiboa itsasontzia izan da. Hiru egiten ari gara, bakoitzak aukeratu dituen koloreekin.

Hasieran bazirudien lan zaila zela. Bai zera!. Elkarri lagunduz denok ikasi dugu. Dibertigarria gertatu zaigu eta eskuoihal batean josita oso polita geratu zaigu.
Egileak: Miranda eta Haizea

2010-11-22

Gure bigarren azalpena: Animaliak

Ingurune klasean gure bigarren azalpena egin dugu. Honekin lagunei azaldu diegu animaliei buruzko zenbait gauza. Lan hori bikoteka egin dugu. Hasieran irakurtzen dugu eta ondo ulertu ondoren diapositibak egiten ditugu. Diapositibetan testuak, irudiak eta eskemak sartzen ditugu. Irudiak bilatzeko Cooliris programa erabiltzen dugu. Interneten dago eta dohainik eskura dezakezue. Eskemak egiteko FreeMind programa erabiltzen dugu. Hori ere Interneten aurki dezakezue dohainik. Hemen ikus dezakezue aurkezpena nola gelditu zaigun.

Egileak: Anne, David M. eta Gaizka

2010-11-16

Irakurtzea gustatzen zaigu


Ostiralero ikasgelan daukagun saio bat irakurtzeko. Liburuak bai gaztelaniaz bai euskerazkoak dira. Liburuak irakurtzen amaitzen dugunean lagunei kontatzen diegu zer iruditu zaigun eta paragraforen bat aukeratzen dugu haiei irakurtzeko.
Ekintza hau gustukoa dugu mota askotako istorioak agertzen direlako: abenturazkoak, fikziozkoak, animaliei buruzkoak,…
Gainera hitz berri askoren esanahia ikasten dugu. Eta onena… badakizue zer den? Oso ondo pasatzen dugula irakurtzen dibertigarria delako.
Hona hemen nola egiten dugu:
Nerea

Ane

Andrea

David M.

2010-11-02

Eskolako baratzean


Urriaren 28an eskolako ortura joan ginen. Heldu ginenean Carmen Coca andereñoa gure zain zegoen eta lehenengoz zuhahitz baten inguruan jarri ginen ia asmatzen genuen ze motatakoa zen. Aztertu genuen enborra, hostoak, adarrak... baina ez genuen asmatzen. Orduan konturatu ginen lurrean botata zeudela urrak.

Orain bai... hurritza zen!.
Gero eskarolak landatu genituen. Ondo pasatu genuen lan hau egiten:
1. Bi talde egin genituen landatzen zutenek eta laguntzen zutenak.
2. Zulo bat egin genuen eskarolak landatzeko.
3. Gero bota genuen ongarria.
4. Azkenean ureztatu genituen.
Orain zainduko ditugu eta eskarolak jasoko ditugunean...
Entsalada goxo-goxo egingo dugu!!!


Egileak: Claudia eta Alexia