Mostrando las entradas con la etiqueta txirula. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta txirula. Mostrar todas las entradas

2011-03-28

Txirula jotzen


Klasean musika saioetan xirula jotzen ikasten ari gara. Hemen praktika dezakegu ikasi duguna.






2011-01-24

Olentzeroren jaialdia


Olentzeroren eguna abenduaren 23a izan zen. Arrantzalez jantzita etorri ginen eskolara. Klasean birpasatu genuen txirularekin joko genuen abestia: "Zazpi jauzi".
Korridoretik ikusi genuen nola etorri zen Olentero ume txikiei opariak ekartzera. Gure gelara ez zen etorri eta pena eman zigun. 6. mailakoek ia ia apurtu zioten burua Olentzerori. 3. pistan bildu ginen eskolako ume guztiak etorri ziren gurasoekin. Ziklo bakoitzak dantza batzuk egin zituen. Oso barregarria izan zen Haur Hezkuntzako dantza: ”Lo dago gure haurtxoa”. Bukatzeko denok elkarrekin "Olentzero Rokero" dantzatu genuen. Ze ondo pasa genuen! Eta gero... txokolatada!!!!!!!!!
Egileak: Miranda, Endika, Alba, Gerard, Andrea, David M, Anne G.