2011-04-15

Ezetz hegan egin

Gaur, Bilbora joan gara 6.mailakoekin "Teatro Campos" era. Ikusi dugun antzerkia "Ezetz hegan egin" edo "Vuela si puedes" erderaz.
Bazen, txori talde bat. Egun batean, trebeenak bildu ziren. Ezan zuten arriskuan zeudela eta alde egin behar zutela. Horrela egin zuten baina ahulenak irlan utziz. Oso lodiak zirelako, txikiak zirelako, ez zutelako kontrolatzen bere sistema-nerbiosoa, ...
Hiru txori geratu ziren irlan.
Hasieran, ez zuten janaria banatzen baina azkenean, beste txori batekin elkartu ziren. Berak, oso ondo zekienez nola iraundu bizirik irla batean, lagundu zien hegan egiten, arrantza egiten, ...
Azkenean, irlatik ateratzea lortu zuten. Oso polita izan da, gutxienez guri, gustatu zaigu.

Arte Eder Museoa

Pasadan asteazkenean museo batera joan ginen koadro batzuk aztertzera. Cesar, oso mutil majua, egon zen gu itxoiten heldu arte eta gero eraman gintuen marrazki bizidunetako bi film ikustera. Oso politak! Batean koloreak nahasten ziren eta bestean koloreak eta formak agertzen ziren.
Museoan zerbitzu batzuk zeuden: liburutegia, kafetegia, zinema, komunak eta denda.
Ikusi genuen lehenengo koadroa Natibitatea izan zen. Hasieran minutu bat ikusten egon ginen. Gero komentatzen genuen eta baten batek istorio bat asmatu bazuen koadro horrekin, kontatzen zigun. Koadro hori XV mendean margotu zen eta mende horretan margoak arraultzarekin nahasten ziren eta hori dela eta ez du hainbeste dirdira oraingo margoek daukaten bezalaxe.
Bigarrena, Europaren Bahiketa izan zen. Orain, hobeto mantentzeko, olioarekin eta bernizerekin nahasiz, kolorea gehiago dirdiratzen du.
Hirugarren koadroa retrato bat izan zen, Krabelin gorridun baserritar gaztea izenekoa. Oso polita zen, baina pixka bat triste iruditu zitzaigun.
Laugarrena Yumuriko kondesa zuen izena. Guri iruditu zitzaigun zeremonia batera zihoala baina gero ohartu ginen kondesa bat zela.
Bosgarren koadroa Lorategia izenekoa zen. Oso kolore alaiak zeuzkan.
Seigarrena “Des Potirons” izan zen; kalabazak euskaraz. Batzuei oso naskagarria eta liosoa iruditu zitzaigun. Kalabaza haziak zituen eta zigarrokinak ere.
Zazpigarren koadroa Neba-Arreben marxisten gela izan zen. Gela txiki bat jendez beteta zen eta oso liosoa izan zen baina oso dibertigarria.
Azkenik ikusi genuen koadroa ez zuen izenbururik,  abstraktoa zelako. Oso kolore alaiak zeuzkan eta oso polita zen.

Athletic Club



Martxoaren 30ean Athletic Clubeko bi jokalari etorri ziren gure eskolara: Koikili Lertxundi eta Gorka Iraizoz. Ez ginen bakarrik egon, Barandiaraneko 5.mailakoekin egon ginen. Umeak, ordu pila bat egon ziren Athletic animatzen. Baina, Koikili eta Gorka, Santo Domingon galdu ziren, eta ez zekiten eskolara ailegatzen. 15:10ean heldu ziren, eta guztiak oso urduri geunden. Guztiok nahi genuen beraien autografoa! Jantokira sartu ziren, ondoren gu. Minutu batzuk pasa ondoren, Barandiaranekoak sartu ziren. Koikili, oso barregarria zen, Gorka ere. Neska batekin etorri ziren. Lehenengoz, beraien bizitzari buruz zerbait kontatu zuten. Ondoren, oso majuak zirenez, beraien autografoak eman zizkiguten, beraien argazkiak sinaturik ere. Azkenik, argazki bat atera genuen beraiekin. Ze egun ona!
Hauek izan ziren umeen galdera batzuk:
-Nahi duzue Kaparrosekin jarraitzea, edo aldatu?
-Harreman onak dituzue zuen taldekidekin?
-Noiz debutatu zinen Athletikean?
Gainera Koikilik esan zigun jarri dizkioten ezizen batzuk: Koi, Koiculo, Kilikili, Paticorto, Txiki, Enano…Ze barregarriak!

2011-04-04

Calaméo

Calaméo Interneten dohainik dagoen programa bat da. Aldizkari moduko bat egiteko balio du. Baina bakarrik igo ahal duzu dokumento batean. Gero, aukera daukazu musika ipintzeko. Orduan, musika entzun ahal duzu irakurtzen duzun bitartean. Guk klasean lehenengo pertsonan asmatutako kontakizunak bildu ditugu fitxategi batean eta hemen ikus dezakezue nola gelditu zaigun: