2011-04-15

Arte Eder Museoa

Pasadan asteazkenean museo batera joan ginen koadro batzuk aztertzera. Cesar, oso mutil majua, egon zen gu itxoiten heldu arte eta gero eraman gintuen marrazki bizidunetako bi film ikustera. Oso politak! Batean koloreak nahasten ziren eta bestean koloreak eta formak agertzen ziren.
Museoan zerbitzu batzuk zeuden: liburutegia, kafetegia, zinema, komunak eta denda.
Ikusi genuen lehenengo koadroa Natibitatea izan zen. Hasieran minutu bat ikusten egon ginen. Gero komentatzen genuen eta baten batek istorio bat asmatu bazuen koadro horrekin, kontatzen zigun. Koadro hori XV mendean margotu zen eta mende horretan margoak arraultzarekin nahasten ziren eta hori dela eta ez du hainbeste dirdira oraingo margoek daukaten bezalaxe.
Bigarrena, Europaren Bahiketa izan zen. Orain, hobeto mantentzeko, olioarekin eta bernizerekin nahasiz, kolorea gehiago dirdiratzen du.
Hirugarren koadroa retrato bat izan zen, Krabelin gorridun baserritar gaztea izenekoa. Oso polita zen, baina pixka bat triste iruditu zitzaigun.
Laugarrena Yumuriko kondesa zuen izena. Guri iruditu zitzaigun zeremonia batera zihoala baina gero ohartu ginen kondesa bat zela.
Bosgarren koadroa Lorategia izenekoa zen. Oso kolore alaiak zeuzkan.
Seigarrena “Des Potirons” izan zen; kalabazak euskaraz. Batzuei oso naskagarria eta liosoa iruditu zitzaigun. Kalabaza haziak zituen eta zigarrokinak ere.
Zazpigarren koadroa Neba-Arreben marxisten gela izan zen. Gela txiki bat jendez beteta zen eta oso liosoa izan zen baina oso dibertigarria.
Azkenik ikusi genuen koadroa ez zuen izenbururik,  abstraktoa zelako. Oso kolore alaiak zeuzkan eta oso polita zen.

4 comentarios:

  1. Niri oso ideia ona iruditu zitzaidan museora joatea. Lehenengoz, museora joan baino lehen, andereño Mª Carmen ipini zigun arbela digitalean koadro batzuen argazkiak. Azrtertu genituen, eta ondoren, bakoitza iruditzen zitzaiona esan zuen. Museoan gehien gustatu zitzaidan koadroa "Neba-Arreben marxisten gela" izan zen. eta ondoren, koadro abstraktoa. Oso ondo pasa nuen egunn horretan!

    ResponderEliminar
  2. Niri gehien gustatu zitzaidan koadroa izenbururik gabekoa(Abstraktoa)izan zen. Baina koadro bat atenzioa deitu zidan: Calabazen aziekin eginda zegoen!
    Oso colore tristeak eta itsusiak zeuzkan eta niri ez zitzidan asko gustatu.

    ResponderEliminar
  3. Bilboko arte eder museora joan ginenean oso koadro politak eta arraroak ikusi genituen gaineko bat kalabaza haziak zeukan.

    ResponderEliminar
  4. Museoan oso ondo pasa genuen oso dibertigarria izan zen irrikatzen nago berriz bueltatzean

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.