2011-04-15

Athletic Club



Martxoaren 30ean Athletic Clubeko bi jokalari etorri ziren gure eskolara: Koikili Lertxundi eta Gorka Iraizoz. Ez ginen bakarrik egon, Barandiaraneko 5.mailakoekin egon ginen. Umeak, ordu pila bat egon ziren Athletic animatzen. Baina, Koikili eta Gorka, Santo Domingon galdu ziren, eta ez zekiten eskolara ailegatzen. 15:10ean heldu ziren, eta guztiak oso urduri geunden. Guztiok nahi genuen beraien autografoa! Jantokira sartu ziren, ondoren gu. Minutu batzuk pasa ondoren, Barandiaranekoak sartu ziren. Koikili, oso barregarria zen, Gorka ere. Neska batekin etorri ziren. Lehenengoz, beraien bizitzari buruz zerbait kontatu zuten. Ondoren, oso majuak zirenez, beraien autografoak eman zizkiguten, beraien argazkiak sinaturik ere. Azkenik, argazki bat atera genuen beraiekin. Ze egun ona!
Hauek izan ziren umeen galdera batzuk:
-Nahi duzue Kaparrosekin jarraitzea, edo aldatu?
-Harreman onak dituzue zuen taldekidekin?
-Noiz debutatu zinen Athletikean?
Gainera Koikilik esan zigun jarri dizkioten ezizen batzuk: Koi, Koiculo, Kilikili, Paticorto, Txiki, Enano…Ze barregarriak!

4 comentarios:

  1. Egun horretan, oso urduri nengoen, guztiok bezala. Koikili Lertxundi eta Gorka Iraizoz etorriko zirelako gure eskolara! Ia-ia guztiak Athletic Club-eko nikiarekin geunden. Ni, etxean jaten dut, eta 15:00-etan eskolara bueltatu nintzenean, eskolako ume guztiak zeuden: "Athleeeeeeeeeeeeeeetic, riau!" Gauza asko kontatu zizkiguten. Txikiak zirenetik handiak izan arte. Azkenik, firma batzuk egin zizkiguten kamisetetan, beraien argazki batzuetan... Ze egun ona pasa nuen!

    ResponderEliminar
  2. Niri oso ideia ona iruditu zitzaidan Athletico bi jokalari etortzea testuan esaten duten moduan Koikili Lertxundi eta Gorka Iraizoz etorri ziren.

    ResponderEliminar
  3. Ni, egun horrtan pixka bat urduri negoen. Ez dut askotan futbola iusten eta ez nituen ezagutzen ezertaz. Biok oso atzeginak ziren baina Koilkili pixa bat gehiago. Etxera joan nintzen kamiseta sinatuarekin eta nire neba ikusi zuenean, oso-oso alai jarri zen.
    Oso polita izan zen bizita hori!

    ResponderEliminar
  4. Ni esan zidanean andereino etorriko zirela ipini nintzen oso pozik oso dibertigarria izan zen. Galdera asko egin genuen eta azkenean autografoak firmatu zituzten, eta niri banderan baina galdu zen eta oso txarto zentitu nintzen pena asko eman zidan baina egun batzuk pasa ondoren andereino eman zidan eta oso ezkertuta nago andereinoari ze ondo!!!!!

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.