2010-12-12

Euskararen Eguna



Abenduaren 3an Euskararen Eguna zen eta hori ospatzeko Etxebarriko frontoira joan ginen ikuskizun polita ikusteko: Zirika Zirkusekoek antolatua. Hiru pailazo ziren: Bolitxe, Krispeta eta Loretxu.
Egin zituzten dantzak, akrobaziak eta  malabarismoak izan ziren gehien
gustatu  zitzaigunak.  Suarekin ere jolastu zuten. Ahoan sartzen zuen eta ez zen erretzen. Eta... harrigarriena! Sua larrosa bihurtu zen!.
Pailazoek mozorrotzen ziren eta beste lurraldeetatik etortzen ziren: Chinatik, Cubatik, Paristik, Veneziatik ...
Barandiaran ikastetxeko eko bi irakasle eta ikasle bat atera zuten haiekin parte hartzeko. Bukatzeko eskailera batera igo ziren eta konfetia bota zuten.
Antzerkia amaituz gero, beraiekin argazki bat atera genuen.
Oso polita eta dibertigarria iruditu zitzaigun!
Egileak: Miranda eta Claudia.

2010-12-03

Arantzazu


Azaroaren 17an, Arantzazura joan ginen AntzerkiForumean parte hartzeko. Ezagutu genituen Mai eta Elena, aktoreak: izugarri onak ziren, benetan. Gero antzerkia ikusi genuen, "Sararen istorioa". Bazegoen mutil bat Gika deitzen zena Joneren lagunmina zela baina Leirek, haiek baino urte bat gehiago zuena, Joneri esan zion Gika errumaniakoa zela eta orduan, Jone Gikarekin haserretu zen eta hasi zen bera baino urte bat handiagoa ziren neska-mutilekin ibiltzen, ume txikiak jotzen, Sararekin sartzen,... Gika oso triste zegoen.  Txarto bukatzen zen istorioa. Guk erabaki genuen eszena batzu aldatzea amaiera zoriontsua izateko. Ondoren tailerrak egin genituen, eta atera ziren proposamenekin hormirudiak egin genituen. Oso interesgarria iruditu zaigu! Eskolan lan horrekin jarraitzen dugu.
Egileak: Andrea eta Ane F.


2010-11-29

GURUTZE PUNTUA

Ostegunero, arratsaldero, Arte Hezkuntza egiten dugu. Andereñoak proposatu zigun gurutze puntua. Ideia asko gustatu zitzaigun. Badakizue gurutze puntua zer den?

Eskuz brodatzeko modu erraz bat da, irazkidun oihal batean, hariekin gurutzeak egiten.
Erabiltzen ditugun jostorratzak punta gabeak dira, hariak moulineak eta oihala panama. Aukeratu dugun motiboa itsasontzia izan da. Hiru egiten ari gara, bakoitzak aukeratu dituen koloreekin.

Hasieran bazirudien lan zaila zela. Bai zera!. Elkarri lagunduz denok ikasi dugu. Dibertigarria gertatu zaigu eta eskuoihal batean josita oso polita geratu zaigu.
Egileak: Miranda eta Haizea

2010-11-22

Gure bigarren azalpena: Animaliak

Ingurune klasean gure bigarren azalpena egin dugu. Honekin lagunei azaldu diegu animaliei buruzko zenbait gauza. Lan hori bikoteka egin dugu. Hasieran irakurtzen dugu eta ondo ulertu ondoren diapositibak egiten ditugu. Diapositibetan testuak, irudiak eta eskemak sartzen ditugu. Irudiak bilatzeko Cooliris programa erabiltzen dugu. Interneten dago eta dohainik eskura dezakezue. Eskemak egiteko FreeMind programa erabiltzen dugu. Hori ere Interneten aurki dezakezue dohainik. Hemen ikus dezakezue aurkezpena nola gelditu zaigun.

Egileak: Anne, David M. eta Gaizka

2010-11-16

Irakurtzea gustatzen zaigu


Ostiralero ikasgelan daukagun saio bat irakurtzeko. Liburuak bai gaztelaniaz bai euskerazkoak dira. Liburuak irakurtzen amaitzen dugunean lagunei kontatzen diegu zer iruditu zaigun eta paragraforen bat aukeratzen dugu haiei irakurtzeko.
Ekintza hau gustukoa dugu mota askotako istorioak agertzen direlako: abenturazkoak, fikziozkoak, animaliei buruzkoak,…
Gainera hitz berri askoren esanahia ikasten dugu. Eta onena… badakizue zer den? Oso ondo pasatzen dugula irakurtzen dibertigarria delako.
Hona hemen nola egiten dugu:
Nerea

Ane

Andrea

David M.

2010-11-02

Eskolako baratzean


Urriaren 28an eskolako ortura joan ginen. Heldu ginenean Carmen Coca andereñoa gure zain zegoen eta lehenengoz zuhahitz baten inguruan jarri ginen ia asmatzen genuen ze motatakoa zen. Aztertu genuen enborra, hostoak, adarrak... baina ez genuen asmatzen. Orduan konturatu ginen lurrean botata zeudela urrak.

Orain bai... hurritza zen!.
Gero eskarolak landatu genituen. Ondo pasatu genuen lan hau egiten:
1. Bi talde egin genituen landatzen zutenek eta laguntzen zutenak.
2. Zulo bat egin genuen eskarolak landatzeko.
3. Gero bota genuen ongarria.
4. Azkenean ureztatu genituen.
Orain zainduko ditugu eta eskarolak jasoko ditugunean...
Entsalada goxo-goxo egingo dugu!!!


Egileak: Claudia eta Alexia

2010-10-25

GURE LEHENENGO AURKEZPENA

Ingurune klaserako egin dugu lan bat: besteei azaltzeko landereei buruzko zenbait gauza prestatu dugu aurkezpen bat. Lan hori bikoteka egin dugu. Lehenengoz irakurri dugu, ondo ulertu ondoren diapositibak egin ditugu testuak, irudiak eta eskemak sartzen. Hasieran urduri geunden besteen aurrean azalpenak ematen baina gero eta hobeto egiten ari gara. Oso pozik gaude oso lan interesgarria gertatu zaigulako. Hemen ipiniko dizuegu egindakoa.




Egileak: Patxi, Endika eta Anne

2010-10-19

PROA

Aurten, PROA proiektua hasi gara egiten. Badakizue PROA zer den? Orain azalduko dizuegu:


Eguerdian gelditzen gara saio batean klasean ikasten duguna hobetzeko, finkatzeko eta sendotzeko. Eta lan hori taldetan egiten dugu elkarri lagunduz. Orain Lehen Hezkuntzako 5. mailan gaude eta 2 urte barru DBHra joango garela kontuan hartuz, PROAN prestatzen ari gara  baldintza egokietan pasatzeko.
Batez ere lantzen duguna hauxe da: irakurketa, ulermena, laburpenak egitea, testu ezberdinak ekoiztea, matematikazko buruketak, ordenadorearekin lanak prestatzea... eta laguntza hori emateko prest dauden monitoreak etortzen dira: Ainara, Vanesa, Natalia eta Maitane. Laurok oso majuak eta atseginak dira. Gu oso pozik gaude haiekin pazientzia handia daukatelako.

Alba, Claudia, Nerea eta Ane






2010-10-04

APRENDIENDO A RESUMIR

Ayer en clase de lengua leímos una lectura titulada "El juez hábil" basada en León Tolstoi. Aprendimos a destacar las ideas principales y con ellas hacer un resumen. No fue un trabajo fácil pero nos gustó mucho como nos quedó. Al terminar lo grabamos. Para que podais haceros una idea a continuación podéis  escuchar cómo lo hicieron Nerea, Cristian, Alba y Gaizka.
Nerea

Cristian


Alba


Gaizka


Endika, Patxi, Gaizka y Aitor

2010-09-24

TALDE ELKARRERAGILEAK

Aurten euskera hobetzeko klasean talde elkarreragileak egiten ditugu. Hiru talde gara eta ordu eta erdi batean hiru ekintza ezberdin egiten ditugu: Carmen Cocarekin irakurmena, Carmen Vegarekin idazmena eta Yolirekin mintzamena.
Talde horietan gaudenean ikasten dugu:
  • Euskeraz hitz egiten
  • Parte hartzen
  • Elkarri laguntzen
  • Txanda errespetatzen
  • Lana egiten

Eta gero, klasean talde osoa gaudenean ikasi duguna praktikan jartzen dugu. Guri asko gustatzen zaigu ekintzaz eta andereñoz aldatzen dugulako, gehiago ikasten dugulako eta oso ondo pasatzen dugulako.

David, Anne eta Andrea

2010-09-08

IKASTURTE BERRIA



Gaur ikasturte berriari hasiera eman diogu, poz- pozik baina piska bat urduri. Aurten haundiagoak gara, 3. zikloan gaude, 5. mailan. Bageneukan lagunak ikusteko gogoa!


Andereño berria daukagu, Mª Carmen Vega eta ikasle berri bat ere, José Mª. Berarekin hogeitabi gara.


Gaur, aurkezpena egin ondoren, egon gara ikasgelako gauzak antolatzen: ardurak, liburuak, artxibadoreak eta material guztia. Esan digute arbela digitala eta bakoitzarentzako ordenadoreak ekarriko dizkigutela. Espero dugu aurten gauza asko ikastea, ondo pasatzea eta lagunekin harreman onak izatea. Blog honetan kontatuko dugu eskolan egingo duguna.


Natalia, Aitor, Agustín eta Gaizka