2011-06-21

Donostirako txangoa






Ekainaren 14an Donostira joan ginen, Zientziaren Museoa eta Aquariuma ikustera. Autobusean oso ondo pasa genuen. Baina pixka bat luzea izan zen bidaia. Ordu bat eta erdi iraundu zuen. Lehenengoz Museora joan ginen. Han gauza asko ikusi genituen. Hasteko tailer bat egin genuen, lau urtaroei buruz. Lurra nola mugitzen den Eguzkiaren inguruan ikusi genuen. Ondoren, zergatik gertatzen ziren urtaroak azaldu zigun Nerea izeneko monitore batek. Ariketa batzuk egin genituen horri buruz, bere laguntzaz. Gero Planetariora joan ginen. Hor tailerran ikusi genituen gauza batzuk berrikusi genituen. Pantaila handi bat zegoen, goitik, aurretik, atzetik... Butakak erdi etzanda zeuden eta oso erosoak ziren. Badakizue? Sukarrietan egindako lagunekin topatu ginen, eta gero bisita librean beraiekin egon ginen. Esperimentu asko zeuden eta asko gustatu zitzaizkigun denak baina, gehien gustatu zitzaiguna hau izan zen: gela txiki batean, konta-atzera bat zegoen eta zerora ailegatzean argi bat pizten zen eta atzean zegoen pantailan zure itzala izoztuta geratzen zen. Jateko, autobusetik janaria hartu genuen eta alboan zegoen parkera joan ginen. Han bokatak atera eta oso gustura jan genuen. Bukatu eta gero pixka bat jolastu genuen kolumpioetan. Autobusa etorri zen eta Aquariumnera eraman gintuen. Bidaia laburragoa izan zen. Heltzean “La Concha” hondartza eta “Santa Clara” uhartea ikusi genituen. Aquariumera ailegatu ginenean, Maria izeneko neska oso majua itzoiten zegoen. Aquariuma erakutsi zigun. Lehenengoz Mariarekin bale baten hezurdura ikustera joan ginen. Gero arrainak ikustera joan ginen. Gehien gustatu zitzaizkigunak marrazoak izan ziren. Gainera oso polita izan zen antxoak ikustea, beti elkar joaten direlako. Oso txikiak dira gutxi gora behera 5 edo 6 cmkoak. Ikusten badute arrain bat etortzen dela, beraiek baino handiagoa, denak multzo bat osatzen dute eta arrain handia beldurtzen da. Atera ginenean, Pedro eta Mª Carmenek izozki bat erosi zizkiguten. Itzultzeko bidaia oso dibertigarria izan zen, Pedrok abesti bat erakutsi zigun eta bidai osoan abesten egon ginen. Hemen daukazue abestia:

"Ooo kilele. (x2) Ooo kile maruma marume. (x2) Que pena me daaa. (x2) Seeer negro. (x2)"...

Egun oso ona pasa genuen!

2011-06-09

TERTULIA DIALOGIKOA

Ekainaren 8an, “Kafka y la muñeca viajera”ren tertulia dialogikoa egin genuen. Aurretik guk klasean irakurrita geneukan, eta bakoitzak bere paragrafoa aukeratu zuen. Google Docs erabiliz egin genuen aurkezpen bat liburuan agertzen diren lekuak, pertsonaiak eta abar azaltzeko. Tertulian oso ondo pasatu genuen. Bi ama eta PROAren monitore bat etorri ziren. Oso polita iruditu zitzaien! PROAko monitorea, harrituta geratu zen gure lana eta komentarioekin. Pena bat izan zen denbora ez geneukalako, eta guztiok ez genuen gure paragrafoa irakurri. Ama batek ezan zuen nagusien tertulia baino politagoa izan zela. Azkar-azkar pasatu zitzaigun denbora eta espero dugu holako beste bat egitea.
Egileak: Gaizka, David M., eta Agustín

Deriorako irteera

Maiatzaren 31an Deriora joan ginen. Pentsatuta geneukan bizikletaz ibilbide bat egitea, 6-7 kilometrokoa baina eguraldia euritsu zegoenez ezin izan genuen egin. Orduan gela Pedagogikoan geratu ginen eta monitoreak “PowerPoint” bat bizikletei buruz erakutsi zigun.
Gero zulaketa bat konpontzen ikasi genuen. Hori egitea bai dibertigarria izan zela! Hamaiketakoa jan eta gero, beste monitore bat etorri zen bideo batzuk erakustera. Amaitu eta gero monitoreak agurtu genituen, autobusean igo eta eskolarantz abiatu ginen. Geratu ginen bizikletaz ibiltzeko gogo handiarekin! Espero dugu beste aukera bat izatea.
Egileak: Udane, Cristian eta Miranda

Patxo Landaren berriak


Patxo Landa berriro jarri da gurekin harremanetan. Oraingoan esateko beste bideotxo bat egingo duela gure gelan grabatu zituen irudiekin. Bidalitako korreoan esan digu gure bloga irakurri duela eta nahi zuen iradokizun bat ipini. Ezinezkoa gertatu zaionez guk hemen idatziko dugu berak bidali diguna: "Bukatzen ari den ikasturte hau benetan zoragarria izan da. Hilabete batzuk pasa eta gero handiagoak eta guapoagoak ikusi zintuztedan, baita jakintsuagoak ere. Bide onean zoaztelaren seinale. Zuei bai eskerrak eman behar dizkizuet... asko lagundu (eta irakatsi ere) egin didazuelako. Besarkada bana."

Egileak: Gerard, Anne eta Nahia

2011-06-06

Konektorea egiten

Lehengo egunean plastika saioan, taldeka, konektore bat egin genuen pauso hauek jarraituz:


  1. Gaia aukeratu genuen: Espainako ibaiak. Eta mapa plastifikatuta itsatsi genuen egurrezko taula batean.
  2. Guk ekarritako tresnekin hasi ginen zuloak egiten.
  3. Gero torlojuak sartu genituen zuloetan.
  4. Kableekin, bakoitzak bere bikotearekin elkartu genituen. (Hori bai zaila izan zela!!!)
  5. Atzeko aldean pila ipini genuen.
  6. Beste bi zulo egin genituen bananak sartzeko. Bananak pilara lotu genuen.
  7. Zulo handi bat egin genuen txintxorra eta bonbilla sartzeko. Pilan beste kable bat ipini genuen bonbilaraino.
  8. Beno, ikusten duzuenez, ez da oso zaila. Zuek etxean egiten saia zaitezkete. Taldeka eginez, azkarrago egiten da eta gainera, oso ondo pasatzen da. Hemen dago bideo bat non gu ateratzen gara konektoreak egiten talde lanean:

Egileak: Alba, Patxi, Nerea eta Andrea

2011-06-03

KANTALDIA

Aurten 6. mailakoek bertsolaritza saioak izan dituzte ikasturte osoan zehar. Eta bukatzeko saio berezi bat antolatu dute, kantaldia, eta guri gonbidatu gaituzte. Maiatzaren 26an izan da, musika gelan. Bertsolariak, Xabik, eta kitarrajoleak, Aitorrek, dena prestatuta zeukaten. Liburuxka bat banatu ziguten abesti askorekin eta, ez denak, baina asko abestu genuen. Gelako batzuek abestera atera ziren. Azkenean eztarriko minarekin eta ura edateko gogoekin bukatu genuen. Oso ondo pasatu genuen!!! Eta seguru gaude hurrengo urtean guk ere bertsolaritza saioetan oso ondo pasatuko dugula!!!!!!