
Patxo Landa berriro jarri da gurekin harremanetan. Oraingoan esateko beste bideotxo bat egingo duela gure gelan grabatu zituen irudiekin. Bidalitako korreoan esan digu gure bloga irakurri duela eta nahi zuen iradokizun bat ipini. Ezinezkoa gertatu zaionez guk hemen idatziko dugu berak bidali diguna: "Bukatzen ari den ikasturte hau benetan zoragarria izan da. Hilabete batzuk pasa eta gero handiagoak eta guapoagoak ikusi zintuztedan, baita jakintsuagoak ere. Bide onean zoaztelaren seinale. Zuei bai eskerrak eman behar dizkizuet... asko lagundu (eta irakatsi ere) egin didazuelako. Besarkada bana."
Egileak: Gerard, Anne eta Nahia
Patxok lehenengo bideoa egin zuenean oso-oso ondo atera zitzaion eta orain ¡Beste bideo bat egin nahi du! Gainera asko kostatu zitzaion. ¡Ezin dut sinestu ze langilea den Patxo!
ResponderEliminarPatxok harreman onak ditu gurekin eta ni pozik nago Patxorekin.
ResponderEliminarPatxoren lana oso interesgarria da. Berarekin oso ondo pasa dut grabatzen. Gehien gustatu zitzaidana jarraibide testua izan zen. Denon artean egin genuen eta hori oso garrantzitsua da niretzat eta uste dut besteak eritzi berbera daukatela.
ResponderEliminarIruditzen da Patxori gu gustatzen diogula, beste bideo bat egingo duelako gutaz. Ze ondo!
ResponderEliminar