2011-06-06

Konektorea egiten

Lehengo egunean plastika saioan, taldeka, konektore bat egin genuen pauso hauek jarraituz:


  1. Gaia aukeratu genuen: Espainako ibaiak. Eta mapa plastifikatuta itsatsi genuen egurrezko taula batean.
  2. Guk ekarritako tresnekin hasi ginen zuloak egiten.
  3. Gero torlojuak sartu genituen zuloetan.
  4. Kableekin, bakoitzak bere bikotearekin elkartu genituen. (Hori bai zaila izan zela!!!)
  5. Atzeko aldean pila ipini genuen.
  6. Beste bi zulo egin genituen bananak sartzeko. Bananak pilara lotu genuen.
  7. Zulo handi bat egin genuen txintxorra eta bonbilla sartzeko. Pilan beste kable bat ipini genuen bonbilaraino.
  8. Beno, ikusten duzuenez, ez da oso zaila. Zuek etxean egiten saia zaitezkete. Taldeka eginez, azkarrago egiten da eta gainera, oso ondo pasatzen da. Hemen dago bideo bat non gu ateratzen gara konektoreak egiten talde lanean:

Egileak: Alba, Patxi, Nerea eta Andrea

3 comentarios:

  1. Nik uste dut konektorea egitea oso lan polita izan dela eta gainera talde lana egin dugu. Hori oso garrantzitsua da niretzat.

    ResponderEliminar
  2. Asko gustatu zitzaidan konektorea egiteko ideia eta oso ondo pasatzen dut egiten.

    ResponderEliminar
  3. Nire ustez konektorea egitea esperientzia bat izan da. Eta uzte dut besteei gauza berbera iru ditu zaiela.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.