2011-06-09

Deriorako irteera

Maiatzaren 31an Deriora joan ginen. Pentsatuta geneukan bizikletaz ibilbide bat egitea, 6-7 kilometrokoa baina eguraldia euritsu zegoenez ezin izan genuen egin. Orduan gela Pedagogikoan geratu ginen eta monitoreak “PowerPoint” bat bizikletei buruz erakutsi zigun.
Gero zulaketa bat konpontzen ikasi genuen. Hori egitea bai dibertigarria izan zela! Hamaiketakoa jan eta gero, beste monitore bat etorri zen bideo batzuk erakustera. Amaitu eta gero monitoreak agurtu genituen, autobusean igo eta eskolarantz abiatu ginen. Geratu ginen bizikletaz ibiltzeko gogo handiarekin! Espero dugu beste aukera bat izatea.
Egileak: Udane, Cristian eta Miranda

2 comentarios:

  1. Niri iruditu zait oso ondo argazkiak atera dituztela. Nire lagunei ezker ekarri didate poster bat eta liburu txiki bat pertsonen izenekin ze nik ez nuen joan hospitalera joan behar nintzela.

    ResponderEliminar
  2. Oso polita iruditu zitzaidan Derioko bisita, baina pena bat izan zen ez joatea bizikletaz rekorridoa egitera

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.