2011-06-21

Donostirako txangoa






Ekainaren 14an Donostira joan ginen, Zientziaren Museoa eta Aquariuma ikustera. Autobusean oso ondo pasa genuen. Baina pixka bat luzea izan zen bidaia. Ordu bat eta erdi iraundu zuen. Lehenengoz Museora joan ginen. Han gauza asko ikusi genituen. Hasteko tailer bat egin genuen, lau urtaroei buruz. Lurra nola mugitzen den Eguzkiaren inguruan ikusi genuen. Ondoren, zergatik gertatzen ziren urtaroak azaldu zigun Nerea izeneko monitore batek. Ariketa batzuk egin genituen horri buruz, bere laguntzaz. Gero Planetariora joan ginen. Hor tailerran ikusi genituen gauza batzuk berrikusi genituen. Pantaila handi bat zegoen, goitik, aurretik, atzetik... Butakak erdi etzanda zeuden eta oso erosoak ziren. Badakizue? Sukarrietan egindako lagunekin topatu ginen, eta gero bisita librean beraiekin egon ginen. Esperimentu asko zeuden eta asko gustatu zitzaizkigun denak baina, gehien gustatu zitzaiguna hau izan zen: gela txiki batean, konta-atzera bat zegoen eta zerora ailegatzean argi bat pizten zen eta atzean zegoen pantailan zure itzala izoztuta geratzen zen. Jateko, autobusetik janaria hartu genuen eta alboan zegoen parkera joan ginen. Han bokatak atera eta oso gustura jan genuen. Bukatu eta gero pixka bat jolastu genuen kolumpioetan. Autobusa etorri zen eta Aquariumnera eraman gintuen. Bidaia laburragoa izan zen. Heltzean “La Concha” hondartza eta “Santa Clara” uhartea ikusi genituen. Aquariumera ailegatu ginenean, Maria izeneko neska oso majua itzoiten zegoen. Aquariuma erakutsi zigun. Lehenengoz Mariarekin bale baten hezurdura ikustera joan ginen. Gero arrainak ikustera joan ginen. Gehien gustatu zitzaizkigunak marrazoak izan ziren. Gainera oso polita izan zen antxoak ikustea, beti elkar joaten direlako. Oso txikiak dira gutxi gora behera 5 edo 6 cmkoak. Ikusten badute arrain bat etortzen dela, beraiek baino handiagoa, denak multzo bat osatzen dute eta arrain handia beldurtzen da. Atera ginenean, Pedro eta Mª Carmenek izozki bat erosi zizkiguten. Itzultzeko bidaia oso dibertigarria izan zen, Pedrok abesti bat erakutsi zigun eta bidai osoan abesten egon ginen. Hemen daukazue abestia:

"Ooo kilele. (x2) Ooo kile maruma marume. (x2) Que pena me daaa. (x2) Seeer negro. (x2)"...

Egun oso ona pasa genuen!

4 comentarios:

  1. Asko gustatu zitzaidan Donostiako bisita. Gainera, asko gustatzen zait zientzia. Aquariumnean, Carcharodon Megalodonaren hortz bat zegoen.

    ResponderEliminar
  2. Ni ez nintzen joan gaixotu nintzelako. Pena asko eman zidan ez joatea eta ikusi ez nuelako zientziaren museoa.

    ResponderEliminar
  3. Nik oso ondo pasa nuen baina Aquariumnean pixka bat aspertu nintzen nik ikusita neukalako. Gero hoberena izan zen bueltan andereñoak eta Pedrok izozki bat erosi zizkigutelako. Oso egun dibertigarria eta polita izan zen!

    ResponderEliminar
  4. Gaur etorri gara Fontetxatik eta oso ondo pasa dugu. Gauza pilo bat egin dugu gainera kamiseta polit bat eman digute:
    Sara, Sandra, Lide, Kevin eta Lander. Oso majuak izan dira gainera ikasitakoa praktikatu dugu. Dakizue,konektorearena,Ebro ibaian egon gara. Eta oso ondo pasa dugu.

    Gogoratzen duzue dantza hori Bassunterena oso ondo atera zitzaigun. Eta gainera festa izan zen SUPER.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.