2011-05-26

Patxo Landak egin duen bideoa

Egun batean, Patxo Landa, Ortuella institutoko irakaslea, gure gelara etorri zen, gurekin bideo hezitzailea egin nahi zuelako. Bideo horretan azaldu nahi zuen ordenagailuak eta arbela digitala nola eta zertarako erabiltzen genuen. Baimena eskatu zigun sartzeko eta utzi genion. Oso atsegina da eta oso gustora egon gara berarekin!
Talde elkarreragileetan lan egiten ari ginenean grabatu zuen, interesatzen zitzaiolako nola egiten genuen lana taldeka, elkarri lagunduz. 
Bigarren egunean bakoitzak esaldi bat grabatu zuen. Egun batzuk pasatu eta, Patxo etorri zen Scratch Egunerako proiektuak prestatzen ari ginenean eta egindako bideoa erakutsi zigun. Izugarri polita! Lan bikaina benetan egin duena!.
Bere blogean,  Trestizas, jarri du. Guri oso polita iruditu zitzaigun, zer iruditzen zaizue zuei?


3 comentarios:

  1. Nik harrituta geratu nintzen bideoa ikustean. ze ondo egiten duen Patxok bere lanak!

    ResponderEliminar
  2. Oso polita benetan! Gustatu zait asko, Patxori eskerrak eman behar dizkiogu.

    ResponderEliminar
  3. Oso ondo egin zuen bideoa gainera denak agertu ginen. Asko gustatu zitzaidan musika eta gustatu litzaidake jakitea zerekin egin duen.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.