2011-02-11

Juul

Urtarrilaren 14an Juul liburua irakurri genuen. Andereñoak Juul, egurrezko panpina ekarri zigun. Zein polita izan zen!

Liburu horretan kontatzen da Juuli zer gertatzen zitzaion. Gizajoari iraintzen zioten. Adibidez: Dunbo! deitzen zioten, belarri handiak zituelako. Orduan... berak zer egin zuen? Belarriak moztu zituen. Ze pena!
Irakurri ondoren tertulia dialogikoa egin genuen eta bakoitzak kontatu zuen berari gertatu zitzaion antzeko zerbait. Guri oso ondo iruditu zitzaigun Nora pertsonaia agertu zenean: oso laguntza handikoa izan zelako. Tertulian konturatu ginen batzutan besteak mintzen ditugula eta parkamena eskatzeko aukera izan genuen. Baita eskerrak ere eman genion elkarri besteok gure “Nora” izateagatik gure momentu txarretan. Komentatu genuen onartu behar garela bakoitza garen moduan izatea. Tertulia amaitu ondoren erabaki genuen bakoitzak Juuli eskutitz bat bidaltzea... Eskutitzetan ipini genuen nola sentitzen ginen eta esan genion ez zela horrela jokatu behar.
Eta azkenik, komentatuko dugu hau ikasi dugula: inori ez zaio gustatzen irainduta sentitzea, baina denok iraintzen dugula. Eta konpromezu bat hartu dugu: ez dugula inor irainduko.

18 comentarios:

  1. Niri oso polita iruditu zait liburua. Eta eskerrak Nora agertzen dela ze bestela... Juul oso eskertuta egon behar zaio Norari!!!

    ResponderEliminar
  2. Ze polita!!
    Nora oso ona da ezta Juul?
    Guri ere gertatu behar zaigu Norarena, baina bestea ez eh?

    ResponderEliminar
  3. Niri oso polita iruditu zait Juul liburua. Irakurtzen duzun bitartean berak zentitu dituen gauzak zuk ere zentitzen dituzu. Ze triste zen!

    ResponderEliminar
  4. Niri pena asko eman dit Juulen liburua. Baina asko balio izan du liburu honek irakurtzea: parkamenak, eskerrak... eskatu diogulako denori eta "tertulia dialogikoa" asko gustatu zait.

    ResponderEliminar
  5. Niri asko gustatu zitzaidan liburua, baina, pixka bat gogorra. Ni ia-ia jartzen naiz negarrez. Errekomendatzen dizuet, baina euki muki-zapi bat ondoan!

    ResponderEliminar
  6. Oso penagarria izan da baina oso ondo Nora agertu zenean.

    ResponderEliminar
  7. Niri pena eman dit Juulen liburua baina azkenean oso polita izan zen Norarekin topo egitea bestela...

    ResponderEliminar
  8. Niri oso polita iruditu zait. Baina pizka bat tristea ere egin ziotena Juuli. Baina eskerrak Nora agertu zela bestela zer egingo zuen Juulek bera barik.

    ResponderEliminar
  9. Oso tristea izan da gainera gauza asko ikasi ditugu liburuarekin eta klasean komentatu ditugu.

    ResponderEliminar
  10. Egia da, andereñoak Juul, egurrezko panpina ekarri zigun. Baina egun bat hatzamar bat jausi zitzaion eta hurrengo egunean beste bat. Nik eta beste neska batzuk egon ginen itsasten baina berriro jausi zen eta orduan gaur gorde dugu.

    ResponderEliminar
  11. Niri liburua oso polita iruditu zait, baina aldi berean tristea. Gainera bere lagunak ikusten zioten mina egiten zutela eta beraiek jarraitzen zuten Juulek, azkenean, akabatu zuen bere gorputzarekin. Baina sorte ona eduki zuen Nora aurkitzean, oso ondo egon behar da hainbeste maitasunarekin eta seguraski oso soriontzu dela espero dut bere gorputza berriro egitea.

    ResponderEliminar
  12. Pena eman zidan dena kendu zuenean eta bere lagunak burlatzen zutelako. Eta asko gustatu zitzaidan Nora agertu zenean.

    ResponderEliminar
  13. Oso penagarria da Juuli gertatzen zaiona eta ni JUULI errekomendatzen diot Norarekin egotea

    ResponderEliminar
  14. Niri pixka bat triste iruditu zait liburua baina Nora oso ondo portatu da Juulekin. Liburua irakurri eta gero denak eskatu genuen besteoi parkamena eta oso ondo sentitu ginen. Espero dugu horrela segitzea eta ondo portatzea gure lagunekin ere denok espero dugu gure Nora aurkitzea.
    Nik espero dut Norak Juul berriro egitea eta laguntzea.
    Gure andereñoak ekarri zigun Juul egurrezkoa eta oso ondo tratatu genuen baina egun batean hatzamar bat jauzi zitzaion eta beste egunean beste bat. Azkeneak pena eman zigun berriro gordetzeak baina bueno bihotzean dugu.

    ResponderEliminar
  15. Niri pixka triste iruditu zait eskerrak Nora agertu zela. Bestela jarraituko zuten Juuli gauzak txarrak egiten.

    ResponderEliminar
  16. Nik ez nintzen egon baina etxean irakurri nuen liburua eta oso tristea zen. Eskerrak Nora aurkitu zuela.

    ResponderEliminar
  17. Bai arrazoi dute liburu ori irakutzi zidan ez uztea lagun bati.

    ResponderEliminar
  18. niri juul liburua oso polita eta tristea izan da. Geien gustatu zaidana izan da zuk Nora aurkitzea.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.