2011-03-16

Inauteriak


Aurten inauteriak ospatzeko erabaki dugu errugbi jokalari eta animatzaile mozorrotzea. Hori dela eta, informatu gara errugbia zer den: Errugbia mundu osoan zabaldutako kirola da (Ingalaterra, Irlanda, Gales eta Eskozian asko jokatzen da).
Kontaktuzko jolasa da eta oso beharrezkoa da: trebetasuna, indar fisikoa eta taktikak beharrezkoak dira.
Euskal Herrian, batez ere, Iparraldean oso kirol ezagun eta jokatua da, zaletu eta jarraitzaile ugari dituelarik. Hegoaldean berriz, askoz ere modu apalagoan jokatzen da.
Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan eta prestakuntza fisikoa eta baita psikologikoa oso beharrezkoak. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea batez ere burua eta ahoa babesteko, baina batez ere joko hau ez da arriskutsua jokalari guztiek elkarrekiko duten errespetuagatik. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: Parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean batzen dira lagun giroan eta garagardo batzuk dituztela eskuan.
Ezaguna da errugbiaren munduan esaldi eder hau: "Futbola, basatiek jokatzen duten zaldunen jokoa da; Errugbia berriz, zaldunek jokatzen duten basatien jokoa"
Plastika orduetan eta ama batzuen laguntzaz, mozorroak egin genituen eta musika saioetan koreografia polit bat entsaiatu genuen. Inauterien bezperan Txitxiburduntzi eguna ospatu genuen. Hori egiteko patioan txorizoak erre eta jan genituen. Zer gozoak zeuden!
Martxoaren 4an ondo jantzita eta makilatuta kalejirara joan ginen eta Zintururi plazara ailegatu ginenean jendez gainezka zegoen. Oso urduri eta pozik geunden. Hasi ziren dantzatzen Haur Hezkuntzakoak pirataz jantzita, gero lehenengo ziklokoak medikuz, ondoren bigarren ziklokoak zaldunez eta bukatzeko gu atera ginen dantzatzera, izugarri ondo egin genuen! Gurekin batera lagun baten izeko mozorrotu zen: gure maskota. Gelara ailegatu ginenean amankomuneko bazkaria prestatu genuen. Bukatzeko abestu eta dantzatu genuen. Oso egun polita izan zen!

21 comentarios:

  1. Gaur Tarrastan egon naiz Patxirekin "Inazuma eleven"era jolasten. Ondoren, super-teknika batzuk asmatu ditugu: "Remate combinado" eta "Tiro feroz". Oso ondo pasatu dut! Baina, Gero Patxi ingelesera joan da, eta bakarrik geratu naiz. Bi neska batzuei ikusi diet margozten, orduan marrazki bat eskatu diot Gogetarena, Dragon Ball Zren seriekoa. Orain etxean nago David M. eta Anne G.rekin hitzegiten messengertik.

    ResponderEliminar
  2. Inauterietan oso ondo pasatu genuen eta oso ondo jan genuen ere.
    Lehenengo, gure gelako bi mutil ez zuten nahi animatzailez joan baina gero oso ondo pasa zuten. A ze egun alaia!

    ResponderEliminar
  3. Oso ondo pasatu nuen inauterietan baina goizean buruko minarekin negoen eta oso txarto. Ezkerrak ondo ipini nintzela 11etan eta desfilea eta dantza egin nuela.

    ResponderEliminar
  4. Inauterietan oso ondo pasatu genuen!
    Gainera hurrengo egunean joan ginen klaseko batzuk festa batera eta irabazi genuen dantzatzen Folow the Leader.
    Ze ondo!!!!

    ResponderEliminar
  5. Oso ondo pasatu dut inauterietan gainera Aitor ondoan neukan nire lagun gogokoa eta berarekin argazkiak bota nituen eta barreak ere bota nituen.

    ResponderEliminar
  6. Inauterian oso txarto sentitu nintzen lagun bati ostikada bat eman niolako. Sentitzen dut benetan!

    ResponderEliminar
  7. Ze ondo pasatu genuen baina gehien gustatu zitzaidana janaria izan zen. Egun ona ezta?

    ResponderEliminar
  8. Inauterian oso ondo pasa genuen eta dantza... oso polita izan zen eta gero jatera.

    ResponderEliminar
  9. Oso ondo pasa nuen, eta gainera, irakasle guztiak esan zuten oso ondo dantzatu genuela. Ze pozik jarri nintzen!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  10. Niri ez zitzaidan gustatzen neskaz jantzita joatearen ideia, baina azkenean oso ondo pasa nuen. Pixkat hotza neukan, eta horregatik gero laringitis euki nuen. Oso ondo jan genuen. Nire izekoa gure maskotaz joan zen eta nire ama, jokalariz. Ze egun polita!

    ResponderEliminar
  11. Oso ondo pasa nuen inauterian baina piskabat otza euki nuen kaletik ibiltzen.

    ResponderEliminar
  12. Inauterietan oso ondo pasatu genuen eta oso barregarria izan zen gure mozorroa.

    ResponderEliminar
  13. Inauterietan oso ondo pasatu genuen eta dantza bikain egin genuen, Follow the leader. Denetarik zegoen jateko eta oso gozo egon zen.

    ResponderEliminar
  14. Nik oso ondo pasa nuen Inauterietan. Kalejiran "KUKUllAGA RUGBY TALDEA" ohiukatzen aaaaaaaaaaaaaaa ze estarriko mina. Klasean oso ondo pasa nuen dantzatzen. Gainera gauza asko jan genuen baina sobratu ziren pakete pila. Andereñoak bere baloia eman zidan animatuena izan nintzelako. Ze pozik jarri nintzen! Hurrengo egunean Etxebarriko jaietara joan nintzen lagun batzuekin mozorro berdinarekin txapelketan parte hartzeko. Azkenean ez genuen irabazi desfilea baina playback bai. Eman ziguten 110€ telepizzan gastatu genuen dena 40€ izan ezik banandu genuen bakoitzarentzat 3,10€ eman ziguten.

    ResponderEliminar
  15. Niri es zitzaidan asko gustatzen neskas jantzita joatea beina dantza oso polita zen eta oso ondo atera zitzaigun.

    ResponderEliminar
  16. Asko gustatzen zaizkit inauteriak horregatik oso ondo pasa nuen nire lagunekin. Gainera oso ideia polita izan zen neskak mutilez janztea eta mutilak nezkas. Oso barregarriak zeuden mutilak eta oso guapak ja,ja,ja.

    ResponderEliminar
  17. Niri asko gustatu zitzaidan idea mutilak animatzaileak eta neskak jokalariak izatea.
    Annerekin argazkiak atera genituen eta musika oso polita zen "Follow the leader".
    Mediekin hotza euki genuen eta lagun baten izeko maskota zen eta beste klaseko lagun baten ama arbitroa.
    Oso egun ederra zen eta gero jan genuen gauza asko eta dantzatu genuen klasean danza kuduro eta beste abestiak dantzatu genuen eta abestu genuen.
    Gero etxera joen ginen. Egun ederra pasa genuen!

    ResponderEliminar
  18. Inauterietan oso ondo pasatu genuen arratsaldean jan gennuen... ummm! ze gozo zegoen dena!Hurrengo egunean irabazi genuen mozorroen txapelketa. Oso pozik jarri ginen!

    ResponderEliminar
  19. Inahuterietan primeran pasatu genuen. Denok esaten zuten oso ondo dantzatu genuela. Dantzatu genuen dantza izan zen Follow the leader eta azkenik janaria ummmm!!! ze ona zegoen eta errepikatzeko gogo handiak dauzkat.

    ResponderEliminar
  20. Ni ihauterian oso ondo pasatu nuen baina batsuk aserre egon ziren ez zutelako makilatu nahi edo kikiak ez zitzeiola guztatzen...
    Niri berdin zitzaidan neska edo mutila izan baina denok ez dira orrela.
    Kalejiran "kukullaga rugby taldea2 ollukatzen genuen batzuk estarri kominarekin joan ziren etxera.
    Dantza egin ondoren klasera joan ginen, hor gu gauza asko eraman genuen eta jan genuen.
    Ni estera joan nintzen eta baloia nire lehengusuari.
    Zazpietan nire amarekin joan nintzen zentro komerzial batera eta oso ondo pasatu nuen.

    ResponderEliminar
  21. Inauterietan oso ondo pasa genuen. Bi ama etorri ziren margotzeko, Agustinen amak eta Gaizkaren amak oso ondo margotu ziguten. Hotza pasa nuen. Dantza ondo egin genuen denok. Gu oso ondo makillatuta joan ginen eta graziosoak. Janaria gozoa zegoen, batez ere David Mirandaren bizkotxoa eta Andrearen tarta. Gero denok etxera joan ginen.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.