Ostegunero, arratsaldero, Arte Hezkuntza egiten dugu. Andereñoak proposatu zigun gurutze puntua. Ideia asko gustatu zitzaigun. Badakizue gurutze puntua zer den?

Eskuz brodatzeko modu erraz bat da, irazkidun oihal batean, hariekin gurutzeak egiten.
Erabiltzen ditugun jostorratzak punta gabeak dira, hariak moulineak eta oihala panama. Aukeratu dugun motiboa itsasontzia izan da. Hiru egiten ari gara, bakoitzak aukeratu dituen koloreekin.

Hasieran bazirudien lan zaila zela. Bai zera!. Elkarri lagunduz denok ikasi dugu. Dibertigarria gertatu zaigu eta eskuoihal batean josita oso polita geratu zaigu.
Egileak: Miranda eta Haizea